Proiekturako prest? Beno ba aurtengo proiektua irratsaio bat prestatu eta grabatzea izango da. Horretarako, 4 talde sortuko ditugu eta talde bakoitza irratsaioko atal batez arduratuko da. Nola grabatuko dugu irratsaioa? Audacity-ren bidez. Lehenengo zatika grabatuko dugu eta ondoren zati guztiak elkartuz irratsaio eder bat osatuko dugu musika eta guzti gehituz.
Beraz lehenengo, blogean agertzen den galdetegia bete beharko duzue, zer dakigun, ez dakigun eta jakin nahi dugun jakiteko. Guztion artean erantzunak aztertuko ditugu eta erabakiak hartu. Ondoren hurrengo sarreran agertzen diren pausuak jarraituz, talde bakoitza dagokion bideo edo liburuxka ikusiz, gidoia prestatzen hasiko da.
Eta amaitzeko, grabaketa audacityrekin!!!!
Animo eta ekin lanari!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario